Ataria hurrengo identifikazio sistemekin bateragarria da baina Udalaren esku dago zeintzuk aktibatzen dituen.
Sistema honek identifikatzeko eta dokumentuak elektronikoki sinatzeko metodo ezberdinak erabiltzea baimentzen du. Izenpek kudeatzen du.
Ziurtagiri digitalen bidezko sistema edozein erakunde ezagunak igorritako ziurtagiriekin lan egiten du: Izenpe, DNIe, FNMT, etab.
B@kQ koordenada sistema erabili ahal izateko Izenpen edo zure Udalean eskatu beharko duzu.
Ziurtagiri bakoitzari buruzko informazio gehiagorako Izenpe eta DNI Elektronikoaren webgune ofizialak kontsultatu itzazu.
Izenperekin hitzarmenik sinatuta ez duten erakundeentzarako CGS-ek garatutako alternatiba da. Honek ziurtagiri digital bat edukiz gero Herritar Atarian identifikatu eta dokumentuak elektronikoki sinatzea baimentzen du.
Edozein erakunde ezagunak igorritako ziurtagiriekin lan egiten du: Izenpe, DNIe, FNMT, etab.
Araudi berriak direla eta metodo hau ez erabilgarria bihurtuko da. Ziurtagiri digitalak ez badituzu erabili nahi B@kQ koordenadak eskatzea gomendatzen da.
"Erabiltzaile berria" estekaren bidez Udalari gako pertsonal bat eskatu daiteke. Formularioa bete eta Udalak datuak egiaztatu ondoren herritarrak posta elektronikoan esleitutako gakoa jasoko du. Bere NAN/IFZ eta gakoa erabiliz bere burua identifikatu ahalko du.
"NAN/IFZ erregistratuta" akatsa
Formularioa bidaltzean honako akatsa azaltzen bada Udalak datu pertsonalak aldez aurretik zituela eta "pertson berria" bezala hartu ezin duela adierazi nahi du. Pantailan agertzen den Herritar Harremana saileko telefonora deitu besterik ez da egin behar eta prozesuarekin jarraituko dute.
Tramitazio elektronikoa baimentzen duen arren ez da baliozkoa sinadurarako, hori dela eta, eskaera telematikoak ez du herritarraren sinadurarik edukiko.